Jabeen komunitate batek, hainbat arrazoi izan ditzake bere fatxadaren birgaitze energetikoa egiteko. Lehenik eta behin, eta gailentzen dena, urteak joan ahala gertatzen den narriadura arrunta. Bigarrenik, ur iragaztea gertatzea. Hirugarrenik, etxebizitzaren barruan kondentsazioak agertzea, transmisio-faktore termikoen ondorioz (barne-horma hotzak). Aipaturiko edozein kasutan, gomendagarria da onura garrantzitsuak ekarriko dituen proiektu orokor bat sustatzea. Onura hauek, eraikinaren konfort termikoarekin erlazionaturik daude batez ere. Ur iragazte eta kondentsazioetarako konponbide eraginkorra izateaz gain, birgaitze proiektu bati esker jabeek berogailuan eta aire girotuan dirua aurreztuko dute. Nola ez, proiektuari esker, eraikinak itxura guztiz berritu eta eguneratua izango du ere.

Fatxaden birgaitze energetikoarekin lotuta, bi sistema ezberdin existitzen dira:

Hasteko, SATE sistema. Sistema honetan, isolamendua fatxada-euskarrian ainguratzen da plastikozko ziriak erabiliz, eta honen ondoren, hainbat geruza gainjartzen dira. Zuntzezko sare bat gehitu daiteke ere, zeinaren gainean kolore ezberdinetako mortero akrilikoa erabiltzen den. Sistema honetan gehien erabiltzen diren isolamenduak EPS, harri-zuntza eta artelazkia dira (azken hau ez da hain arrunta).

Bigarrenik, Fatxada Aireztatua. Sistema honek isolamendua gainjartzeko aluminiozko profileria erabiltzen du fatxadan ainguratua. Orokorrean, konpresio bikoitzeko harri-zuntza erabiltzen da kanpoaldean, fatxadan ainguratua ere. Sistemak aireztatzeko bao bat sortzen du, ondoren zeramika, harri edo alucobond bidez egindako estaldura batekin tapatzen dena.

Fatxaden birgaitze energetikoa egitean erabiltzen diren teknikek eta kudeatzen diren prozesuek arkitekto espezializatuen ikuskapena behar dute. Gure eginkizuna eta esperientzia ere garrantzitsuak dira, jabeen erkidegoaren interesak hirugarrenen aurrean ordezkatzeko adibidez, eta baita proiektu hauek sustatzeko existitzen diren diru-laguntza ezberdinak kudeatzeko ere. Honi buruz gehiago sakonduko dugu datozen blog-sarreretan.

Contactar mediante Whatsapp