Ohikoa da jabeek ez jakitea ur iragazteak eta kondentsazioak ezberdintzen. Guztiei “hezetasunak” dei ohi diete, eta horrexegatik, blog-sarrera hau idaztera animatu gara.
Ur iragaztearen eta kondentsazioaren arteko ezberdintasuna hauen jatorrian datza. Iragaztea fatxadaren edota eraikinaren estalkiaren estankotasun faltagatik gertatzen da eta itxura berezkoa du. Horman olatuen tankerakoak sortzen ditu eta margoa altxatu eta sabeldu egiten da. Jarraian, administratzen ditugun komunitateetako batean gertatutako iragaztearen adibide bat ikus daiteke:
Kondentsazioak ordea, etxebizitzaren barruan hezetasun erlatibo (ura gas-egoeran) altua izateagatik gertatzen dira. Ura gainazal hotzetan kondentsatu egiten da, hala nola, fatxadaren aldeko paretetan, edo eraikinaren egituretan, hauek transmisio-faktore termikoa kanpoaldetik barrualdera eragiten baitute. Gertakari hau erraz uler daiteke hurrengo adibidearekin: udan, edari hotz bat terraza batean edaten dugunean, tantak edalontziaren kanpoaldean zehar erortzen ikusten ditugu. Tanta hauek, etxebizitzen kasuan, mota ezberdinetako onddo-hazitegiak dira. Jarraian ikus daiteke, gure komunitateetako batean gertatu berri den kondentsazio kasu bat:
Onddo hau eraikinaren zutoietan ageri ohi da hasieran (gune hotzena), eta ez bazaio konponbiderik ematen, gela guztietan zehar zabaldu daiteke, etxebizitza guztia erasan arte. Egin beharreko lehenengo gauza onddoa kentzea da. Horretarako, lixibarekin egiten diren hainbat produktu fungizida existitzen dira merkatuan. Oihal heze bat lixiba tanta batzuekin bustiz ere kendu daiteke onddoa, horma emeki igurtziz. Behin onddoa kenduta dagoela, gune hotza tratatzea komeni da. Horretarako, fatxaden kanpo-birgaitze proiektuak gomendatzen ditugu (SATE edo Fatxada Aireztatua); edo pareten barruko arkugaineratzea. Ukitutako guneen aireztatzea gomendatzen da ere. Argi dago aireztatzea onuragarria dela, baina gure esperientziak esaten digu ez dela konponbide eraginkorra. Kontutan hartu behar dugu gure lurraldean hezetasun erlatiboa %65 ingurukoa izan ohi dela, beraz, eraikinaren barruko hezetasuna aireztatzearen bidez soilik jaistea ez da beti posible.
Nabarmendu beharrekoa da kondentsazioak eragindako onddoekin bizitzea oso kaltegarria dela pertsonen osasunerako, alergiak eta batez ere asma eta arnas-arazoak eragiten baitituzte. Beraz, ez da huskeria bat eta aipaturiko metodoen bidez egin behar zaio aurre kondentsazioari.